Gure Txokoa elkarteko zuzendaritza berria izendatzeko batzarra eginen dute irailaren 27an

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 25a

Larunbatean 20:00etan Iamotenean

Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko ez ohiko batzarra eginen dute Berako Gure Txokoa elkarteko bazkideek irailaren 27an. Larunbatean 20:00etan egin dute hitzordua Iamotenean.

Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko ez ohiko batzarra eginen dute Berako Gure Txokoa elkarteko bazkideek irailaren 27an. Larunbatean 20:00etan egin dute hitzordua Iamotenean.

Hautagaiak egunean bertan aurkeztuko dira eta aurkezpenaren ondo­tik bozketa eginen da. Norbaitek Zuzendaritza Batzordeko partaide izan nahi eta talderik ez badu, Iamoteneatik pasa daiteke ortzegunetan 19:30etik 21:00etara. Hala, egoera berdinean dauden bertze pertsona batzuekin harremanetan jarriko ditu oraingo zuzendaritzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun