Bera XXII. Mendi Bizikleta Ibilaldia eginen da irailaren 28an

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 24a

Irteera eta helmuga Matzada futbol zelaian izanen dute txirrindulazaleek. Artxiboko argazkia

Ohiko ibilbidea eginen dute txirrindulazaleek, baina alderantzizko norantzan

Berako mendi bizikleta ibilaldiaren hogeita bigarren edizioa antolatu du Gure Txokoa elkarteak irailaren 28an. Txirrindulazaleek ohiko ibilbideak izanen dituzte igande goizeko 9:00etan abiatuta, baina alderantzizko norantzan, «politagoa eta gogorxeagoa» antolatzaileen ustez. Ibilbide luzeak 33 kilometro ditu eta laburrak 23 kilometro. Haurren ibilbidea (ibilbide ttikia) ere desberdina izanen da aurten. Haundiak atera ondotik, haurrak furgonetan Landagaitara goitu eta bertan emanen diote hasiera ibilbide ttikiari.

Irteera eta helmuga, beti bezala, Matzadan izanen dira. Izen ematea goizeko 8etatik 9etara eginen dira futbol zelaian bertan. Helduen ibilbideetan ateratzeko, federatuek eta Gure Txokoak bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek eta bazkide ez direnek 15 euro. 8 eta 14 urte artekoei zuzendutako ibilbide ttikirako 5 euro ordaindu behar dira. Kasu honetan, gurasoek sinatutako baimena izan beharko dute, aldez aurretik Aloña farmazian edo Katea-Biken eskuragarri daudenak edo egun berean izen ematerakoan. A eta B ibilbideetan atera nahi duten 14 eta 16 urte arteko neska-mutilek ere gurasoen baimena beharko dute eta adindun arduradun batekin parte hartu beharko dute. Izan ere, antolakuntzak ez du bere kargu hartuko 16 urtetik beherakoei gertatzen ahal zaiena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun