Berako XX. Dantzari Ttiki Eguna irailaren 27an eginen da

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 24a

Gure Txokoako dantzariak, joan den urteko Dantzari Ttiki Egunean. Artxiboko argazkia

Gure Txokoakoekin batera, Ibarra, Zaldibia, Añorga eta Anoetako dantzariak ariko dira

Gure Txokoa elkarteak hogeigarren urtez antolatutako Berako Dantzari Ttiki Eguna irailaren 27an, larunbatean eginen da. Berako dantzariek Ibarrako Alurr dantza taldea, Zaldibiako Iztueta dantza taldea, Añorgako Arkaitz dantza taldea eta Anoetako Anitz dantza taldea gonbidatu dituzte aurtengoan.

Larunbat goizeko 10:30etik hasita, herriko karriketan zehar Berako dantzari ttikiak eta talde gonbidatuak dantzan ibiliko dira. Eguerdiko 12:30an Altzate karrikan talde guztien artean emanaldia eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun