Komunikazioari buruzko solasaldia eskainiko dute irailaren 25ean Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 23a

Ortzegun arratseko 8etan hasiko da Beralandetan, Albert Cruells eta Dani Perjón adituek gidatuta

Nola komunikatzen gara? Bertzeekin harreman pertsonala galtzen ari ote gara? Galdera hauei eta bertze hainbati erantzun asmoz, komunikazioari buruzko solasaldi-mahaingurua eginen da irailaren 25ean, ortzegun arratsaldeko 8etatik aitzinera Berako Beralandetan, Albert Cruells eta Dani Perejón adituek gidatua.

Gaur egunean, gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da sarearen bidezko komumikazioa eta hori zoragarria dela onartzen dute adituek, baina jakitun al gara bertze aldea zein den? Psikologikoki nola eragin dezake haur eta gazteengan? Gure errealitatea distortsionatzera ailegatzen ahal gara? Bizitza paralelo birtuala sortzeko gai gara? Zer gordetzen dugu ordenagailuaren eta telefonoaren gibelean? Harreman zuzena galtzen ari gara? Zer dago Interneten gibelean?

Galdera hauei erantzuten saiatuko dira edo gai hauen inguruan solastuko dute ortzeguneko mahainguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun