Nafarroako arpana txapelketa mistoa Igantzin jokatuko da aurten ere

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 23a

Joan den urtean ere Igantzin jokatu zen Nafarroako arpana txapelketa mistoa, lehen aldiz. Xagu-Lesaka

Irailaren 27an, larunbat arratsaldeko 6etan hasita

Nafarroako arpana txapelketa mistoa irailaren 27an jokatuko da Igantzin, larunbat arratsaldeko 6etan hasita. Bigarren aldia da txapelketa hau antolatzen dena eta iaz bezala, aurten ere Igantzin eginen da, Sanmigel bestetako herri kirol jaialdiaren baitan.

Nafarroako arpana txapelketa mistoa irailaren 27an jokatuko da Igantzin, larunbat arratsaldeko 6etan hasita. Bigarren aldia da txapelketa hau antolatzen dena eta iaz bezala, aurten ere Igantzin eginen da, Sanmigel bestetako herri kirol jaialdiaren baitan.

Etzanda jarritako 45 ontzako enborrean 10 korte egin beharko dituzte bikoteek.

Partehartzaileei dagokienez, Xabier Urrutia (Arraioz) eta Nerea Sorondo (Bera); Daniel Saldias (Arraioz) eta Amaia Garcia (Bera); Alberto Oteiza (Larrageta) eta Ana Lopez (Lezaun); Adrian Berruezo (Ibero) eta Itziar Nuñez (Lezaun); Oier Aizkorbe (Berriozar) eta Ilargi Gonzalez (Berriozar) eta Mikel Eugi (Beuntza) eta Irati Astondoa (Sakana) segurutik izanen dira Igantzin eta Julen Kañamares (Arostegi) eta Ainhoa Mazkiaran (Altsasu) zalantzan daude.

Txapelketa honetaz gain, Inaxio Perurenaren erakustaldia ikusteko aukera izanen da, baita Igantziko gazteen arteko herri kirol ezberdin eta bereziak ere (lasto altxatzea, lasto botatzea, zaku lasterketa…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun