Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte Elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 23a

Joan den urtean, kirol argazki onenaren saria Javier P. Fernandez Ferre­rasek eskuratu zuen, Jawi lanarekin. Javier P. Fernandez Ferre­ras

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Argazkien gaia librea izanen da, baina sari berezia izanen da kirol argazkirik hoberenarentzako. Paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko dira, zuri-beltzean edo kolorean eta digitalki manipulatu gabeak. Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoitzak gehienez 30x40 zentimetroko kartulinean jarrita egon beharko duen.

Lau sari emanen ditu Beti Gazte elkarteak. Lehenbiziko saria, 350 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 250 euro eta trofeoa. Gainera, herriko egileen artean argazkirik onenari 200 euro eta trofeoa emanen zaio eta arestian aipatu bezala, sari berezia, 200 euro eta trofeoa izanen da kirol argazkirik onenarentzat.

Antolatzaileek izendatuko duen epaimahaiak azaroaren 8an emanen du erabakia eta egun berean hasita, azaroaren 8tik 30era, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun