240 txirrindularik parte hartu zuten Lesakako mendi bizikleta ibilaldian

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 22a

Txirrindulari bat igandeko mendi bizikleta ibilaldian. Aitor Arotzena

Joseba Lasaren izenean maillota zozketatu zuen Beti Gaztek

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako mendi bizikleta ibilaldia burutu zen irailaren 21ean. Denetara 240 txirrindulari bildu ziren eta bi ibilbide izan zituzten aukeran igandean: 45 kilometro luze eta 1.700 metroko desnibela zuena luzeena eta 34 kilometro luze eta 1.100 metroko desnibelekoa laburrena. Luzea 160 txirrindulazalek aukeratu zuten eta laburra 80k. Ikusi argazkiak

Beti Gazte elkarteko antolatzaileak kontent gelditu dira emaitzarekin, txirrindulazaleek eguraldi eta paisaia bikainez gozatu ahal izan baitzuten eta ez zen inolako istripurik izan. Probaren bukaeran, urtero urtero antolaketan lagundu duen eta aurten istripu larria izan duen Joseba Lasaren izenean maillota zozketatu zen eta Jabier Zubieta suertatu zen saridun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun