XXXIV. Artzain-zakur lehiaketa egin zen irailaren 21ean Igantzin. Aurten leku berrian egin da, Elustan. Meakaunditik herrigunera ekarriz, jende gehiago bildu da. Heletako Juan Mihura nagusitu da, Gringo zakurrarekin (223 puntu). Mikel Aizpurua izan zen bigarren, Xuker zakurrarekin (220 puntu) eta Amaiurko Felix Irigoien hirugarren, Perla zakurrarekin (209 puntu). Ikusi argazkiak
Ondotik sailkatu ziren Mikel Garaiak Lukirekin, Pello Segurola Argirekin, Joxe Mari Istilart Lagunekin, Jorge Oteiza oronoztarra Arakilekin eta Aitor Tato Argirekin.
Sari banaketan, Lourdes Ibarluzea eta Imanol Retegi, Igantziko alkate eta zinegotzia, Amets Inda Bertizko Partzuergo Turistikoaren ordezkari eta Mari Joxe Iparragirre Hiruak Bat Landetxe Elkarteko presidentea izan ziren.
XI. Gazta lehiaketa
Artzain Zakur lehiaketaz gain, besten aitzineko asteburua ekitaldiz betea joan zen Igantzin. Igande eguerdian, hamekagarren gazta lehiaketa egin zen. Hama gaztea aurkeztu ziren eta horien artean, Antsoneberriko Enkarnita Etxeberriak aurkeztutakoak lortu zuen lehen saria. Bigarren saria Argarategaraiko Elena Retegik eskuratu zuen eta hirugarrena Argaratebereko Maria Jose Lizardik.
Artzain zakur lehiaketaren ondotik, berriz kankailuak eta buruhandiak, Lesakako trikitixa taldearekin batera ibili ziren, eta gero, gazta eta opil dastaketa ere beraien musikarekin alaitu zuten giroa.