Hogeita laugarren aldiz Biltokik antolatutako Igantziko Mendi Bizikleta Ibilaldian 88 partehartzaile izan ziren irailaren 7an, 63 heldu eta 25 haur. Helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran: luzea, 35 kilometrokoa eta motza, 26 kilometrokoa. Herritik abiatuta Iñarburura joan ziren, handik Frainera igotzeko. Trenbidera jaitsi ondotik, Kaxoten harria dagoen tokiraino igo ziren. Gero Errotara jautsi eta handik abudo ibilbide laburra aukeratu zutenek herrirako bidea hartu zuten. Luzea nahiago zutenek, berriz Errotatik Apittura igo eta handik herrira jautsi ziren. Helmugan bizikleta garbitzeko eta dutxatzeko aukera izan zuten, baita parte hartzaileentzako luntxa eta zozketak ere.