Besten aitzineko astebururako ere hainbat jarduera antolatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

34. edizioa beteko du artzain zakur lehiaketak. Artxiboko argazkia

Artzain zakur lehiaketa Meakandi gainean eginen da aurten

Larunbatean, irailak 20, marmitako txapelketa eginen da eta ondotik, prestatutakoa doan dastatzeko aukera  eskainiko zaio frontoira hurbildu den jendeari. Arra­tsaldean plater tiroketa izanen da Ziobin. 19:00etan dan­tzariek euren emanal­dia eskainiko dute. 
 
Igandean haurren he­rri kirolak izanen dira goizeko 11etan. Eguerdian, XI. Gazta lehiaketa, ardi-ilea mozketaren erakustaldia, Nafarroako ardo dastaketa, eta Artzaia: Nafarren sena izeneko pasaporteekin zozketa eginen da. 14:00etan jubilatuek La Villan bazkaria izanen dute. 
 
Artzain-zakur lehiaketa
Arratsaldean XXXIV. Artzain-zakur lehiaketa izanen da, aurten leku berri batean ospatuko dena: Meakandi gainean. 18:30ean kankailuak eta buruhandiak, Lesakako trikitixa taldearekin batera ibiliko dira, eta gero, gazta eta opil dastaketa ere beraien musikarekin alaituko dute giroa.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun