Irailaren 5ean hasi zuten ikasturtea Landagain eskolan. Ikasturte berrian 11 ikasle berri hasi dira: 9, 3 urteko gelan, 1, 4 urteko gelan eta bertze bat 5 urteko gelan. Guztira 78 ikasle egonen dira 7 geletan banatuta eta hauekin batera 12 irakasle. Ikasturte berria parke berriarekin hasi dute; Guraso elkarteak eta udalak kudeatutako parkea. Beraz, eskolatik eskerrak ematen dizkiete bi erakundeei. Kurtsoa hasteko, LOMCE EZ lemapean elkarteratzea egin zuten irakasleek 8:55ean eskolako atarian.