Euskal Herriko gazte mailako trikitilari txapelketa jokatu zen abuztuaren 15ean Zeanurin (Bizkaia) eta laugarren urtez segidan, Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpak suertatu ziren txapeldun. 22 urtez goiti txapelketarik jokatzen ez denez, hau izan da azken txapelketa beraientzat. Hogeita zazpina txapel eskuratu dituzte.