Usategietako tradizioaren besta antolatu dute irailaren 21erako Lizarietan. Egitarau zabala prestatu dute egun osorako:
• 10:00etatik 13:00etara artisauen lanen erakusketa eta salmenta izanen da. Hamaiketakoa taloekin.
• 10:30etik 11:30era botaluze pilota partida.
• 11:30ean 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura berretsiko dute Sara eta Etxalarko alkateek.
• 11:45ean Usategietako makila (karote) botatzeko munduko txapelketa. Ondotik nahi duenak paleta botatzeko aukera izanen du.
• 13:00etan Sarako Zazpiak Bat eta Etxalarko Andra Mari dantza taldeetako dantzarien emanaldia.
• 14:00etan bazkaria Lizarietako zelaian: aratxe haragia. Sarako Saranga gaitariek girotuko dute eta kantu tradizionalak ere izanen dira. Ondotik, sokatira proba irekiak. Etxalarren bazkarirako txartelak Elutsa eta Herriko Ostatuan egonen dira salgai irailaren 16a arte.