Eskola laguntza eskaini dute udan

Aitor AROTZENA 2014ko irailaren 18a

Utzitako argazkia

Aurten ere, Elkarrizan eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskola laguntza eskaini diete hainbat neska-mutikori. Zerbitzua abuztu osoan eman dute eta Ainhoa Azkarraga boluntarioak eman ditu eskolak Lesakan. Gosari batekin eman zuten ikastaroa bukatutzat. Antolatzaileek Lesakako Acorn Languages hizkuntza akademiari ere eskerrak eman nahi izan dizkiete, instalazioak erabil­tzen uzteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun