Jubiloteka zerbitzua martxan paratu dute herrian ere

Aitor AROTZENA 2014ko irailaren 18a

Utzitako Argazkia

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Berako eta Lesakako Udalen ekimenez, aurten ere jubiloteka zerbitzua paratu dute mar­txan. Orain arte Beran bakarrik eskaini izan da zerbitzua, baina aurten Lesakara ere zabaldu dute. Hala, Beran, astelehen, asteazken eta ortziraletan bilduko dira eta Lesakan astearte eta ortzegunero, bi herrietan 10:00etatik 13:00etara. Beran hogei lagunek eman dute izena eta Lesakan, berriz, oraingoz hamar lagun dira. Mankomunitatetik adierazi dutenez, erabiltzaileak kontent daude zerbitzuarekin eta ekimenaren bultzatzaileak ere bai, jasotako erantzunarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun