San Fermin elkartea Errioxa aldera

Aitor AROTZENA 2014ko irailaren 18a

Errioxa aldera bidaia antolatu du San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 10erako. Goizeko 7etan abiatuko dira plazatik eta Bianan Pacharan La Navarra eta Embutidos Bordon enpresak bisitatuko dituzte. Handik Eltziego bisitatu eta Bastidako Jatorrena jatetxean bazkalduko dute. Bazkalondoan Guardia bisitatuko dute, he­rrira itzuli aitzinetik.
Bi autobus izanen dira eta txartelak irailaren 17tik urriaren era hartu daitezke jubilatuen egoitzan, 30 euro ordainduz. Tokia izanez gero, bazkide ez direnek ere txartelak hartzeko aukera izanen dute urriaren 4, 5 eta 6an, 33 euro ordainduz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun