Ez da aspertzeko aukerarik izanen Haurraren Egunean

Aitor AROTZENA 2014ko irailaren 18a

Eskola eta ikastolako Guraso Elkarteek antolatua

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek egitarau zabala prestatu dute larunbatean ospatuko den Haurraren Egunerako. 11:00etan plazan (frontoian euria eginen balu) herri kirolak izanen dira. Sariak ere banatuko dira eta izen emateko epea irailaren 17an bukatuko da. Arra­tsaldez, 4etatik aitzinera Harriondoan ekitaldi ezberdinak izanen dira: mahai-jokoak, 16:00e­tan Doplay (ttikiak), 17:00etan berendua, 17:30ean Doplay (haundiak) eta Xaldun Kortin eta 19:30ean dantza saioa Barbarorekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun