Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko ez ohiko batzarra eginen dute Gure Txokoako bazkideek irailaren 27an. 20:00etan egin dute hitzordua Iamotenean.
Hautagaiak egunean bertan aurkeztuko dira eta aurkezpenaren ondotik bozketa eginen da. Norbaitek Zuzendaritza Batzordeko partaide izan nahi eta talderik ez badu, Iamoteneatik pasa daiteke ortzegunetan 19:30etik 21:00etara. Hala, egoera berdinean dauden bertze pertsona batzuekin harremanetan jarriko ditu oraingo zuzendaritzak.
Biharamonean, Berako mendi bizikleta ibilaldiaren 22. edizioa eginen da. Orain arteko ibilbide bera eginen dute, baina alderantziz. Haurren ibilbidea ere ezberdina izanen da.