Nafarroako I. Enduro Openeko azken proba Igantziko Irrisarri Landen eginen da

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 18a

Zirkuituak, banaz bertze 15 km luze eta 900 metroko desnibel metatua izanen du. Utzitako argazkia

Zabalik da urriaren 4ko entrenamenduetan eta 5eko proban izena emateko epea

IrriSarri Landek Nafarroako I. Enduro Openeko azken proba antolatuko du. Igantziko abentura parkeko instalakuntzetan eginen da urriaren 4an eta 5ean. Proban parte hartu nahi duen orok www.kirolprobak.com atariaren bidez eman beharko du izena.

IrriSarri Landek Nafarroako I. Enduro Openeko azken proba antolatuko du. Igantziko abentura parkeko instalakuntzetan eginen da urriaren 4an eta 5ean. Proban parte hartu nahi duen orok www.kirolprobak.com atariaren bidez eman beharko du izena.

IrriSarri Landek antolatutako I. IrriSarri Land Enduro proba urriaren 4an, larunbatarekin hasiko da, eta bi entrenamendu saio eginen dira Bike Parkean, goizez lehena eta arratsaldez bigarrena. Horrez gain, Four Cross (mendiko bizikleta diziplina bat) egiteko aukera izango da 8 eta 13 urte arteko haurrentzat, eta Funbox Factory-ren eskutik, Dirt Jump erakustaldia eskainiko dute Martxel Arribillaga, Ibai Gaztelumendi eta Mikel Lazkanok.

Proba igandean, urriak 5, goizeko 9etan abiatuko da. Zirkuituak, banaz bertze, 15 km eta 900 metroko desnibel metatua izanen ditu. Automatikoki neurtutako hiru zirkuitu izanen ditu, eta haiek lotzeko, neutralizatutako hiru zati. Arratsaldean parte hartzaileentzako festa izanen da; DJak, haurrentzako Four Cross lagunarteko lasterketa, Dirt Jump erakustaldia eta sari banaketa. Lehen, bigarren eta hirugarren scrach-ek; elite mailako lehenak; junior mailako lehenak; lehen emakumezkoak; 30 masterreko lehenak; eta 40 masterreko lehenak eskuratuko dituzte sariak. Urte osoko IrriSarri Landeko forfaita, gauak aterpetxean, bi lagunentzako bazkaria, eguneko forfaita eta proba babesten duten kirol etxeen materiala izanen dira sariak.

Izen-ematea www.kirolprobak.com helbidearen bidez egin behar da; federatuta dauden parte hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dituzte; federatuta ez daudenek, aldiz, 30 euro (prezio erreala 40 eurokoa da, baina 25 eurotan ezarri ahal izan da IrriSarri Landek egindako ekarpen ekonomikoari esker). Interesa dutenek, ostatu eskaintza bereziak kontsultatu ditzakete info@irrisarriland.es helbidera idatzita ala 948/ 92 89 13 telefonora hots eginda.

Izen-emateak urriaren 4ko forfaita eta urriaren 5eko egun erdiko forfaita barneratzen ditu, baita bi egunetako hornidura eta azken eguneko bazkaria ere. IrriSarri Land Enduro proba Nafarroako I. Enduro Openeko hirugarrena izanen da. Sakana Krew, Cycla Bike eta IrriSarri Bike dira antolatzaileak. Lehen lasterketa Arbizun egin zuten maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, eta bigarrena Zubirin, irailaren 7an.

Enduroko probetan, zati batzuk kronometratu egiten dira eta beste batzuk ez. Kronometratuako zati guztietako denbora batuta emaitza onena lortzen duen bikerra da irabazlea, beti ere, kronometratu gabeko tarteetako denborak errespetatu baditu.

Openeko irabazleak (scrach) hiru probetako denborak batuta, emaitza onenak eskuratzen dituztenak izanen dira. Kategoria bakoitzeko lehen hiru lagunentzako sariak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun