Emakume irundarra larriki zauritua Berako errepide istripuan

TTIPI-TTAPA 2014ko ira. 17a, 10:17
Maiz gertatzen dira istripuak inguru honetan

Suhiltzaileen laguntzarekin atera zuten autotik eta helikopteroan eraman zuten Nafarroako Ospitalera

Bertze behin, N-121-A errepidearen 65. kilometro inguruan istripua gertatu zen astearte arratsaldean. Aldi honetan Irungo norantzan zihoan kamioia kontrako bidera pasatu eta parez-pare zetorren autoaren kontra jo zuen. Autoaren barnean gidari bakarra zegoen, 41 urteko emakume irundarra. Kolpearen ondorioz, emakumea trabatua gelditu zen autoaren barnean. Suhiltzaileen laguntzarekin atera ondotik Iruñera eraman zuten helikopteroz, nahiz eta Irungo Ospitalea hurbilago egon. Kamioiko gidaria ez zen zauritu.

Bidea itxita gaueko 11k arte

Autoa eta, batez ere kamioia garabia handi batek bidetik erretiratu artean, puntu horretan bidea itxita egon zen. Ordezko bidea Zalain-Bera Industrialdean barrena ireki zuen Foruzaingoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun