Errioxa aldera bidaia antolatu duLesakako San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 10erako. Goizeko 7etan abiatuko dira plazatik eta Bianan Pacharan La Navarra eta Embutidos Bordon enpresak bisitatuko dituzte. Handik Eltziego bisitatu eta Bastidako Jatorrena jatetxean bazkalduko dute. Bazkalondoan Guardia bisitatuko dute, herrira itzuli aitzinetik.
Bi autobus izanen dira eta txartelak irailaren 17tik urriaren 3ra hartu daitezke jubilatuen egoitzan, 30 euro ordainduz. Tokia izanez gero, bazkide ez direnek ere txartelak hartzeko aukera izanen dute urriaren 4, 5 eta 6an, 33 euro ordainduz.