Usategietako tradizioaren besta ospatuko dute irailaren 21ean Lizarietan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 17a

Karoteak botatzeko Munduko txapelketa eginen da bigarren urtez. Artxiboko argazkia

Sara eta Etxalarko Udalen arteko hitzarmena berritu bidenabarkoan hainbat ekitaldi prestatu dituzte

Irailaren 21ean, igandea, Lizarietako lepoan, uso sasoiari hasiera emateko, Sara eta Etxalarko udalen arteko hizarmenaren sinadura publikoa eginen da goizeko 11etan. Ospakizunaren egitaraua 10:30ean hasiko da eta bazkarira 300-350 lagun biltzea espero da.

Irailaren 21ean, igandea, Lizarietako lepoan, uso sasoiari hasiera emateko, Sara eta Etxalarko udalen arteko hizarmenaren sinadura publikoa eginen da goizeko 11etan. Ospakizunaren egitaraua 10:30ean hasiko da eta bazkarira 300-350 lagun biltzea espero da.

Aurten ere, makilak botatzeko txapelketa eginen da, usategietan botatzen diren makil edo karoteak botatzeko txapelketa, alegia. Eta iaz bezala, aurten ere botaluze pilota partida jokatuko dute eta eguerdian Sara eta Etxalarko dantzariek saioa eskainiko dute.

Bazkarirako txartelak ere salgai daude Sara eta Etxalarko ostatu eta dendetan 20 eurotan.

 

Egitaraua

• 10:00etatik 13:00etara artisauen lanen erakusketa eta salmenta izanen da. Hamaiketakoa taloekin.

• 10:30etik 11:30era botaluze pilota partida.

• 11:00etan 2011ko irailaren 4ko Sara eta Etxalar arteko hitzarmenaren sinadura be­rretsiko dute Sara eta Etxalarko alkateek.

• 11:30ean Usategietako makila (karote) botatzeko munduko txapelketa. Ondotik nahi duenak paleta botatzeko aukera izanen du.

• 13:00etan Sarako Zazpiak Bat eta Etxalarko Andra Mari dantza taldeetako dan­tzarien emanaldia.

• 14:00etan bazkaria Lizarietako zelaian: aratxe haragia. Sarako Saranga gaitariek girotuko dute eta kantu tradizionalak ere izanen dira. Ondotik, sokatira proba irekiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun