Haurren Eguna ospatuko dute irailaren 20an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 16a

Jolasteko eta parte hartzeko aukera zabala izanen dute aurten ere Lesakako Haurraren Egunean. Artxiboko argazkia

Larunbat goizean herri kirolak eginen dituzte eta arratsaldean hainbat ekitaldi

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek egitarau zabala prestatu dute irailaren 20an, larunbatean Lesakan ospatuko den Haurraren Egunerako.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek egitarau zabala prestatu dute irailaren 20an, larunbatean Lesakan ospatuko den Haurraren Egunerako.

Larunbatean 11:00etan plazan (frontoian euria eginen balu) herri kirolak izanen dira: koxkor biltzea, txingak, harri jasotzailea, kontrabandisten lasterketa, zaku lasterketa eta sokatira. Sariak ere banatuko dira eta izen emateko epea irailaren 17an bukatuko da.

Arratsaldez, 16:00etatik aitzinera Harriondoan ekitaldi ezberdinak izanen dira: mahai-jokoak arratsalde osoan, 16:00etan Doplay (ttikiak), 17:00etan berendua, 17:30ean Doplay (haundiak) eta Xaldun Kortin eta 19:30ean dantza saioa Barbarorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun