Bai Euskarari ziurtagiria dutenentzako dirulaguntza deialdia egin du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 15a

2005. urtean banatu zuten lehen aldiz Bai Euskarari ziurtagiria Bortzirietan. Artxiboko argazkia

Interesatuek azariaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dute dokumentazioa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edota konpromisoak berritu dituzten eragileentzako diru laguntza deialdia onartu du. Mankomunitateak irailaren 9an egindako bileran onetsi zituen laguntza horiek emateko oinarriak eta baldintzak.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu edota konpromisoak berritu dituzten eragileentzako diru laguntza deialdia onartu du. Mankomunitateak irailaren 9an egindako bileran onetsi zituen laguntza horiek emateko oinarriak eta baldintzak.

Diru laguntza eskuratu ahal izateko beharrezkoa da aurten Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu izatea edo, lehenagotik izanez gero, konpromisoak berritu izatea. Interesatuek dokumentazioaurkeztu beharko dute, euskara mankomunitatean, 2014ko azaroaren 21a baino lehen. Zehazki, eskaera orria behar bezala beteta eta mankomunitateak emandako ereduaren arabera, IFZ txartelaren fotokopia eta Bai Euskarari Elkarteari ordaindutako fakturaren fotokopia (2014koa) eta ordainagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte.

Aipatutako epea bukatutakoan, mankomunitateak begiratuko du jasotako eskaerek baldintza guztiak betetzen dituzten, eta horren arabera diru laguntzak banatzea ebatziko du.

Diru laguntza deialdiaren oinarriak mankomunitatearen web orriak begira daitezke, www.bortziriak.org helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun