Ertz jaialdiaren hamabosgarren edizioa asteburuan abiatu da Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 15a

Mixel Etxekopar eta Perre Vissleren emanaldia ortziral arratsean Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Ortziral eta larunbat arratseko kontzertuez gain, bertze hainbat ekitaldi egin dituzte

Bertze urte batez eta honekin iada badira hamabortz, bertze musiken Ertz jaialdia egiten hasi dira irailaren 12tik 19ra. Asteburu honetan Beran izan dira ekitaldiak. Beran ez ezik, Donostian eta Arantzazun ere ospatuko da hurrengo egunetan Ertz eta Audiolab elkarteek, Berako Kultur Batzordea, Arteleku eta Arantzazu gaur Fundazioaren laguntzaz antolatutako jaialdia. Ikusi argazkiak

Bertze urte batez eta honekin iada badira hamabortz, bertze musiken Ertz jaialdia egiten hasi dira irailaren 12tik 19ra. Asteburu honetan Beran izan dira ekitaldiak. Beran ez ezik, Donostian eta Arantzazun ere ospatuko da hurrengo egunetan Ertz eta Audiolab elkarteek, Berako Kultur Batzordea, Arteleku eta Arantzazu gaur Fundazioaren laguntzaz antolatutako jaialdia. Ikusi argazkiak

Zehazki, ortziralean hasi zen jaialdia Berako Kultur Etxean Mixel Etxekopar&Pierre Vissler-ek eskainitako kontzertuarekin. Iñigo Ugarteburu DJa ere aritu zen Kataku Ostatuan.

Larunbat goizean Altzateko Plazatik abiatuta Mugako bidea mendi ibilbidea egin zen. Arratsaldean Maushaus umeentzako tailerra izan zen Altzateko frontoian eta birziklatutako materialekin “asmatutako” musika-tresnak jotzeko aukera izan zuten. Inaxio Lopez de Aranaren eskutik, “Euskal grabaketa zaharrenak” hitzaldi-entzunaldia izan zen Beralandetan eta gauean kontzertuak Kultur Etxean Iñigo Ugarteburu, Diana Combo (Eosin) eta Ghedalia Tazartesekin.

Igande goizean Cucinema zine-doinu-jan-besta izan zen Altzateko frontoian. Umeek beraiek lore eta hostoekin prestatutako diapositibak proiektatu zituen Asier Gogortzak.

 

Aste honetan Gipuzkoan

Aipatu bezala, aste honetan Gipuzkoan segida izanen du Ertz jaialdiak. Irailaren 16an, astearte arratsaldeko 7etan kontzertuak eskainiko dituzte Oier Iruretagoienak eta Jean-Luc Guionnet-ek Donostiako Artelekun.

Irailaren 17an, asteazkenean 20:00etan Lotus Edde-Khouri&Jean-Luc Guionnetek “Volatil Labda” performancea eskainiko duteleku berean.

Irailaren 19an, ortziralean 20:00etan Lotus Edde-Khourik bakarlana eskainiko du Arantzazuko santutegian eta 21:00etan organo kontzertua Jean-Luc Guionnet-ek leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun