Bertze urte batez, Etxalarko Urritzokietako bestak antolatu dituzte auzotarrek. Datozen bi igandetan banatuta prestatu dituzte ospakizunak eta irailaren 22an, astelehenarekin, ingurua txukunduko dute gosaldu ondotik. Aipatu, irailaren 14ko afarira edo 21eko bazkarira joan nahi duenak 948635134 edo 948635110ra deitu behar duela irailaren 10a baino lehen.
Igandea, irailak 14
• 10:30etan txupinazoa Sainduneko zubian.
• Ondotik kalejira ermitara.
• 11:30ean meza Santa Krutz ermitan.
• Ondotik hamaiketakoa, trikitilariekin.
• 18:00etan txokolatada Sainduneko zubian.
• 21:00etan zingar jatea auzotarrentzat.
Irailak 21, igandea
• 11:30ean meza.
• Ondotik trikitilariekin kalejira.
• 14:00etan Asaua Sainduneko zubian.
• Ondotik mus eta partxis txapelketa.
• 17:30ean jokoak: sokatira, boneta jaurtiketa eta zaku lasterketa.
• 18:30ean erromeria.
• 21:00etan afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.
Irailak 22, astelehena
• 09:00etan gosaria antolatzaileek. Ingurua txukunduko dute.