Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere hiru egunez ekitaldi saila antolatu dute Lesakako Bittiriako auzotarrek. Ortziral arratsean botako den txupinazoaren aitzinetik, irakurketa saio jarraia eginen da.
Ortzirala, irailak 12
• 19:30ean irakurketa saio jarraia. Kutsidazu bidea, Ixabel liburua irakurriko da, Euskaltegiaren eta Euskara Mankomunitatearen eskutik. Joxean Sagastizabal, liburuaren egilea ere bertan izanen da irakurraldiari hasiera emanez eta gero Bortzirietako herritarrek irakurriko dute umorez jositako nobela hau.
• 20:00etan patata tortila txapelketa.
• 21:00etan txupinazoa eta kalejira.
• 21:30ean Txoooootx! Berendu afaria.
• 23:00etan Dj Bull. Elutsa txaranga auzoan zehar ibiliko da.
Larunbata, irailak 13
• 10:00etan diana txistulariekin.
• 11:00etan Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsa auzoan zehar.
• 12:00etan herri kirol desafio sorpresa Bittiriako plazan.
• 14:30ean herri bazkaria. Bazkarira txapela eramaten dutenen artean bat aukeratuko da 7”ko tableta irabaziko du. Txartela aitzinetik erosten dutenek 15 euro ordaindu beharko dute, bertzenaz 17 euro.
• 19:00etan Los Cazahuetes mariatxiak ibiliko dira auzoan zehar eta 23:00etan Bittiriako plazan eskainiko dute emanaldia.
• 24:00etan Dj Jo Ta Txo.
Igandea, irailak 14
• 11:00etan haurrentzat jokoak Eltzeta plazan.
• 17:00etan Irripuinak MartinBertxorekin.
• 18:00etan karaoke saioa Bekarrotako Andoniren eskutik.
Txori-izugarrien (Txorimaloen) txapelketa ere antolatu dute eta parte hartu nahi zutenek ortzegunean eman behar zuten izena. Sari zoragarriak izanen direla jakinarazi dute. Txori-izugarriak auzoko baratzeetan, balkoietan edo leihoetan jartzen ahal dira.