Bertze urte batez eta honekin iada badira hamabortz, bertze musiken Ertz jaialdia eginen da irailaren 12tik 19ra. Asteburu honetan, irailaren 12tik 14ra Beran aurkeztuko dira musika emanaldiak. Beran ez ezik, Donostian eta Arantzazun ere ospatuko da hurrengo egunetan Ertz eta Audiolab elkarteek, Berako Kultur Batzordea, Arteleku eta Arantzazu gaur Fundazioaren laguntzaz antolatutako jaialdia.
Zehazki, ortziralean, irailaren 12an, 20:30ean hasiko da jaialdia Berako Kultur Etxean Mixel Etxekopar&Pierre Vissler-en kontzertuarekin. 5 eurotan, kontzerturako sarrera eta afaria eskainiko da. 22:00etan Iñigo Ugarteburu DJ ariko da Kataku Ostatuan.
Irailaren 13an, larunbat goizeko 10etan Altzateko Plazatik abiatuta Mugako bidea mendi ibilbidea eginen da. 16:00etan Maushaus umeentzako tailerra izanen da Altzateko frontoian. 17:00etan Inaxio Lopez de Aranaren eskutik, “Euskal grabaketa zaharrenak” hitzaldi-entzunaldia izanen da Beralandetan eta 22:00etan kontzertuak Berako Kultur Etxean Iñigo Ugarteburu, Diana Combo (Eosin) eta Ghedalia Tazartesekin. Sarrera 10 eurokoa izanen da.
Irailaren 14an, igande goizeko 11etan Cucinema zine-doinu-jan-besta izanen da Altzateko frontoian.
Heldu den astean Gipuzkoan
Aipatu bezala, heldu den astean Gipuzkoan segida izanen du Ertz jaialdiak. Irailaren 16an, astearte arratsaldeko 7etan kontzertuak eskainiko dituzte Oier Iruretagoienak eta Jean-Luc Guionnet-ek Donostiako Artelekun.
Irailaren 17an, asteazkenean 20:00etan Lotus Edde-Khouri&Jean-Luc Guionnetek “Volatil Labda” performancea eskainiko duteleku berean.
Irailaren 19an, ortziralean 20:00etan Lotus Edde-Khourik bakarlana eskainiko du Arantzazuko santutegian eta 21:00etan organo kontzertua Jean-Luc Guionnet-ek leku berean.