Auzolana deitu dute Berako Kaxerna gaztetxean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 8a

Irailaren 9an eta 10ean, astearte eta asteazken arratsaldeko 6etan gelditu dira

Espazioa txukundu eta moldatzeko auzolanerako egunak antolatu dituzte Berako Kaxerna gaztetxean. Irailaren 9 eta 10ean, astearte eta asteazken arratsaldeko 6etan gelditu dira eta garbiketa eta proiektuen garapena eginen dute.

Irailaren 20an, goizeko 9etan hasita auzolanean ari eta ondotik bazkaria eginen dute. Egun berean eginen dute lanen antolaketa baina egitekoak zehaztuak dituzte: gelak hustu eta txukundu, ateak eta leihoak moldatu, eskaileratan barandilak jarri, paretak margotu, iturgin lanak, areto nagusia insonorizatu, belarra moztu, biltegia eraiki...

Lan guzti hauek egiteko adituen (zurginak, iturginak, margolariak, informatikoak...) ekarpenak ere eskertuko omen dituzte Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun