120 korrikalari Berako lehen gau lasterketan

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Korrikalariak Manttalek lehen aldiz antolatutako gau lasterketaren hasieran. Utzitako argazkia.

Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren garaile

Unai Santamaria eta Nerea Amilibia izan ziren abuztuaren 1ean Manttalek antolatutako Berako lehen gau lasterketako garaileak. 120 korrikalari atera ziren eta ikusle aunitz hurbildu ziren ikustera eta anima­tzera 7,6 kilometroko ibilbidean. 

Gizonezkoetan, Santamariak ibilbidea 32 minututan egin zuen, eta Alberto Barberena lekaroztarrak 40 segundo gehiago behar izan zituen bukatzeko. Podiumeko hirugarren koxka Lartaun Rodriguez donostiarrak bete zuen. Lehenengo postuetan zonaldeko hainbat ko­rrikalari sailkatu ziren: Berako Ibai Iturria laugarren, Angel Pombar zazpigarren, Juan Luis Irazoki zortzigarren, Iñigo Lasaga etxalartarra bosgarren izan zen eta Imanol Lukanbio aranztarra hamargarren.

20 emakumek parte hartu zuten lasterketan, hauetatik  aunitz Man­ttale taldekoak. Aia­ko Nerea Amilibiaren gibeletik, Lourdes Gomez de Segura arabarra  eta Irene Almandoz beratarra sailkatu ziren.

Koadrilakako sailkapenean, Tirtilariak   izan zen irabazle (Patxi Vila, Iñaki Pikabea eta Iñaki Odriozola). Bigarren Zir­tzilak (Angel Pombar, Jo­seba Lasarte eta An­gel­txo Aranibar), eta hirugarren Irungo Erlaitz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun