Uda joan da

Nerea ALTZURI 2014ko irailaren 4a

Nerea Altzuri

Negua joan da ta... dio Zea Maysen kantu zoragarri batek. Gure kasuan, udako az­ken asteetan gaude. Behin irailean sartuz gero, ordea, udako kontuak gibelean­ uzten ditugu eta eskolako egunak hasten direnean, zer erranik ez. Aurten, bertze­ urteetan­ bezala, udaleku irekiak izan dira eta harrera ezin hobea izan dute. Abuztuaren 14tik 17ra, berriz, herriko bestak izan ziren. Bezpera eguerdian, Pelle­ Ttiki haur eskolako­ lagunek altxaferoa bota zuten, tartean, hezitzailea eta udaleko zine­gotzia den Koldo­bike Gorostizak ilusioz hartu zuen momentua. Hortik aitzinera, kalejirak, dan­tza­ saioak, herri kirolak, pilota partidak, herri lasterketa, margoketa tailerra, puzgarriak, plater tiroketa, bertsolariak, auzotarren afariak, kantu poteoa, herri bazkaria… He­rri­ko dantzari gaztetxo eta helduen emanaldiak ederrak izan ziren. Bezperan, gaztetxoenek hainbat dantza eskaini zituzten. Amabirjin egunean­, herriko berez­ko dantzak dantzatzen talde erogarria izan zen. 60 dan­tzari izan ziren­. Gainera aurten, neska eta mutiko ttikienek neska dantza eta zortzi­koa ikasi dituzte Amaia­rekin. Kanpoko dantzak erakusten Igan­tziko Nerea eta Amaia aritu dira. Bertzalde, aurtengo berrikuntza, haur eta gaztetxoen laster­ketak izan dira. Larunbat­ goizean­ izan zen eta giro euritsua izan arren, ekitaldia borobil atera­ zen. Haurrekin­ lotutako­ bertze ekitaldietan ere partehartzea haundia­ izan da haur eta gurasoen aldetik: margo tailerra, ur jokoak, entzierro ttikia, karaokea, pilota partidak… Bes­te­tako bertze ikuskizun haundia Arantza Rock izan zen. Egural­di ezin hobearekin, seku­la­ko giroa izan zen. Kalera, Afu, Xaiko, Govenors eta Aie­rrik taldeek esku­ hartu zuten. Boletoen zozketa ere egin zen eta honako hauek dira­ zenbakiak: 1. 356 (Euskal Herriko landa-etxe batean bi lagunentzako asteburua), 1.603 (Aran­tzako Aterpean bi lagunentzako afaria, arratsa eta gosaria) eta 1.839 (bi lagunen­tzako zirkuitua bainuetxean). Irailaren 23 arte epea dago sarituak ateratzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun