Aurten ere egitarau ederra prestatu dute Eguzkialdeko auzotarrek, bestak ospatzeko. Larunbat honetan, irailak 6, egin duten hitzordua. 13:00etan txupinazoa botako dute eta ondotik herri kirolen txanda izanen da. Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti aizkoran ariko dira, eta auzoko gazteak herri kiroletan. Auzoko trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. 14:30ean herri bazkaria eginen dute, eta arratsaldean Beñat Mitxelenarekin dantzaldia izanen da. 20:00etan, berriz, pintxoak.