Bederatzi haur hasiko dira lehenbiziko aldiz eskolan

Nerea ALTZURI 2014ko irailaren 4a

Ortziral honetan 2014-2015 ikasturtea abiatuko da

Herriko gaztetxoenek bi hilabete pasatxo­ko oporraldia izan dute. Akautzear dira. Ortziral honetarako, motxila, libu­ruak, kuadernoak, estu­txea, margoak, arka­tza, zorrozkailuak, bo­rra­go­ma… eta bertze hainbat  beharrezko gailu prest izanen dituzte. 
Ttikienak, hiru urte aurten beteak edo bete­tzear dituztenak ere urdu­ri. Mantala eta mo­txi­la jarri eta eskolara! Ba­tzuk lehendik ere badakite zer den eguneroko martxa, Pelle Ttiki haur eskolatik heldu direlako… Baina  hasierako egunetan, gurasoetatik banatzea… Tira, batzuk le­hen­xeago eta bertzeak gero­xea­go, egokitzen joanen dira. Eskolako gu­zien­tzat izaten baita ikas­turte­ be­rria: bai ikasleentzat nola irakas­leen­tzat ere. 
 
Aurten, bederatzi haur joanen dira lehen aldiz eskolara: Maddi, Olaia, Iker, Iraia, Aritz, Oinatz, Ander, Larraitz eta Aroa. Azken urteetan, kopuru politeko taldeak daude eta hori pozga­rria da. 
Hilabete­ honetan, arra­tsaldeak libre dituztenez, haurren mugimendua nabariagoa izanen da herrian. Hurrengo alean, esko­la­ri buruz datu gehiago emanen ditugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun