Igantziko Abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko egun pasa ederra antolatu dute. Gipuzkoako Getariara joanen dira irailaren 13an eta ailegatutakoan Balentziaga Museoa ikusi eta portuan eta herriko karriketan ibiltzeko aukera izanen dute. Gero, Txomin Etxaniz txakolindegira joanen dira eta han bisita gidatua eginen dute mahasti eta txakolindegian barna. Bertan geldituko dira gero bazkaltzeko. Joan nahi duenak irailaren 6a baino lehen eman beharko du izena Igor Antxordokiri (659 678927) edo Korpus Etxeberriari (948 637322) deituta. Pertsonako 50 euro ordaindu beharko dira. 08:30ean aterako dira herritik eta handik 19:00etan itzuli.