Eguraldiak egunero lagundu ez bazuen ere, jende andana ibili da herrian besta egunetan. Ekitaldirik arrakastatsuenak bezperako herri afaria, Andre Mari dantza taldearen saioa, gazteen arteko herri kirol desafioa eta Asaua izan dira. Hurrengo urteko Andremarien zain gelditu dira herritarrak.