Urritzokietako bestak ospatuko dituzte iraileko hiru egunetan

Irune eta Itsaso 2014ko irailaren 4a

Ez da otordu, musika eta saltsarik faltako

Bertze urte batez, Urri­tzokietako bestak antolatu dituzte auzotarrek. Aipatu, irailaren 14ko afarira edo 21eko bazkarira  joan nahi duenak 948635134 edo 948635110ra deitu behar duela irailaren 10a baino lehen.  
 
Larunbata, irailak 14
• 10:30etan txupinazoa Sainduneko zubian.
• Ondotik kalejira ermitara.
•11:30ean meza Santa Krutz ermitan. 
• Ondotik hamaiketakoa, trikitilariekin.
•18:00etan txokolatada Sainduneko zubian.
• 21:00etan zingar jatea auzotarrentzat.
 
Irailak 21, igandea
• 11:30ean meza.
• Ondotik trikitilariekin kalejira.
•14:00etan Asaua Sain­duneko zubian. 
• Ondotik mus eta par­txis­ txapelketa.
• 17:30ean jokoak: sokatira, boneta jaurtike­ta eta zaku lasterketa.
• 18:30ean erromeria.
• 21:00etan afaria. Trikitilariek afalondoa alaituko dute.
 
Irailak 22, astelehena
• 09:00etan gosaria antolatzaileek. Ingurua txukunduko dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun