Balkoi loredunen lehiaketako sarituak

Aitor AROTZENA 2014ko irailaren 4a

Juanjo GUERRERO

Zortzi postu paratu zituzten abuztuaren 23an Zerbitzuen Elkarteak antolatuta egin zen stock azokan­. Eguraldiak ere lagundu zuen eta Elutsa txarangak ere ederki alaitu zituen bazterrak. Elkartetik adiera­zi dutenez, «kontent» gelditu dira erantzunarekin, eta jende «aunitz» ibili zela erran dute, «batez ere kanpotarrak». Egun berean bana­tu zituen Zerbitzuen­ Elkarteak balkoi loredunen lehiaketako sariak ere. Lehenbiziko saria Dolores Almandozentzat izan zen, eta bigarrena Nora Eneterreaga­rentzat. Epaimahaiak­ aukeratu zituen bi sari hauek­ eta 200 eta 150 euro eskuratu zituzten. Hirugarren saritua publikoak aukeratu zuen eta saria Mª Jesus Aiesta­rentzat izan zen, 100 euro. Hamabortz egun izanen dituzte elkarteko 42 zerbitzuetan gastatzeko. Elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete Udalari, Begi Gazte Elkarteari, eta lanean aritu diren bi kultur teknikariei, Belen Mutuberriari eta orain bere ordez ari den Idoia Maritxalarri. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun