Iturlandeta 2ko bizilagunak eta Beilatoki berria

TTIPI-TTAPA 2014ko ira. 4a, 12:49

Bizilagunek idatzia sartu dute udalean, udal ordenantzen aldaketa eta zerbitzua munizipalizatzea eskatuz, «Lesakan eta Oiartzunen egin den bezala». Alabaina, legea eskutan ordenan­tza berriak ez lioke afektatuko beilatoki be­rriaren proiektuari. Kasurik azkarre­nean gutienez bi hilabete beharko ziren eta ez litzateke indarrean sartuko aldaketaren prozesua bukatu arte. Aralar eta PNVko udal taldeek diotenez, «tramitean den lizen­tzia, eskatzen zaigun bezala inolako arrazoi juridikorik gabe ukatzea prebarikazioz jokatzea li­tzateke». Bertzalde, bizilagunek diote «beilatokia ezartzeko eskaera egiten duen enpresaren langile batek, botoa dauka baimena emateko». Aralar eta PNVk erantzun dute hori gezurra dela, «erabaki hori ez da plenoan har­tzen, baimen horrek ez duelakoz bozketarik eskatzen, alkatearen ebazpenaren bidez ematen da, beharrezko txosten (arkitektuak eta NG) eta tramiteak bete ondotik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun