Emakumeek lehen aldiz dantzatu dute Bordondantza

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

TTIPI-TTAPA

Aurtengo bestak berrikuntzaz beteak izan dira. Handiena, lehen aldiz emakumeak dantzari aritu zirela San Esteban goizeko Bordondantza eta Makildan­­­tzetan. Arratsaldeko Aurreskuan ere protagonismo berezia izan zuten. Gainera, Gure Txokoako dantzarien jaialdia eta herri bazkaria Herriko Etxeko plazan egin ziren lehen aldiz. Udalak omenaldia eskaini zien Nafarroa eta Euskal He­rriko Herriarteko txapelketak irabazi dituzten pilotariei. Berrikuntza izan zen Man­ttalek lehen aldiz antolatutako gau lasterketa ere (informazio gehiago kirol orrialdeetan). Besten hasierako txupinazoa herriko lau ikastetxetako Guraso Elkarteetako ordezkariek bota zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun