Auzolana gaztetxean

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Espazioa txukundu eta moldatzeko auzolanerako egunak antolatu dituzte Kaxerna gazte­txean. Irailaren 9 eta 10ean, 18:00etan gelditu dira eta garbiketa eta proiektuen garapena eginen dute. Irailaren 20an, 09:00etan auzolanean ari eta ondotik baz­karia eginen dute. Egun berean eginen dute lanen antolaketa baina egitekoak zehaztuak dituzte: gelak hustu eta txukundu, ateak eta leihoak moldatu, eskailera­tan barandilak jarri, paretak margotu, itur­gin lanak, areto nagu­sia insonorizatu, belarra moztu, biltegia eraiki... 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun