Agara kirolak, Arturo arropa-denda, Domo Service informatika zerbitzuak, Oinatz zapata-denda, Martzutzak, Zela Kirolak, Errekalde Ostatua, Xuga, Auzoa, Lixoia eta Bidaxkak antolatu dute larunbatean, irailak 6, Altzateko plazan eginen den udako stock azoka. Salgai-hondarrak paratuko dituzte salgai, 10:00etatik 20:00etara. Eguraldi txarrarekin Altzateko frontoian eginen dute azoka.
Goizez eta arratsaldez pintxo-poteoa ere eginen da ekimenean parte hartu duten ostatuetan, 1,20 eurotan.