Erakusketa etnologikoa ikusteko azken egunak

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 4a

Bisita gidatuak ere eskaintzen ditu Udalak

Uztailaren 31tik hasita irailaren 14ra arte zaba­lik dago Julio Caro­ Baroja antropologo eta historialaria omen­tzeko erakusketa Kultur Etxean. Caro Barojak Nafa­rroa­ko­ Museo Etnologikoari­ emandako eta he­rriko ba­serrietatik be­rres­ku­ra­tutako nekazaritzako lanabesak eta argazki zaha­rrak­ daude ikusgai. Asteartetik igandera (igan­de arratsaldez itxi­ta) dago irekia, 10:00etatik 14:00­etara eta 16:00­etatik 19:00etara.
Udalak bisita gida­tuak ere antolatu ditu or­tze­gunetan (18:00e­tan euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz) eta larunbatetan (12:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztela­niaz). 
 
 Caro Barojaren omenez, organo, gaita eta txistu kontzertua ere antolatu dute irailaren 5erako. Josu Goia ariko da organoan, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak txistua jotzen eta eurekin Sarako gaiteroak. Hamasei abestiko emanaldia eskainiko dute 20:00­etan hasita elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun