Udako stock azoka antolatu dute Berako hainbat merkatari eta ostalarik larunbat honetarako. Agara kirolak, Arturo arropa-denda, Domoservice informatika zerbitzuak, Oinatz zapata-denda, Martzutzak, Zela Kirolak, Errekalde Ostatua, Xuga, Auzoa, Lixoia eta Bidaxka dira antolatzaileak.
10:00etatik 20:00etara Altzateko plazan postuak paratuko dituzte eta salgai-hondarrak paratuko dituzte salgai. Eguraldi txarrarekin, berriz, Altzateko frontoian eginen dute azoka. Azokaz gain, pintxo potea ere eginen dute goizez eta arratsaldez. 12:00etatik 15:30era eta 19:30etik 21:30era ekimenean parte hartu duten ostatuetan 1,20 eurotan egiten ahalko da pintxo potea.