Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Berako eta Lesakako Udalen ekimenez, aurten ere jubiloteka zerbitzua paratu dute martxan. Orain arte Beran bakarrik eskaini izan da zerbitzua, baina aurten Lesakara ere zabaldu dute. Hala, Beran, astelehen, asteazken eta ortziralerako bilduko dira eta Lesakan astearte eta ortzegunero, bi herrietan 10:00etatik 13:00etara.
Beran hogei lagunek eman dute izena eta Lesakan, berriz, oraingoz hamar lagun dira. Mankomunitatetik adierazi dutenez, erabiltzaileak kontent daude zerbitzuarekin eta ekimenaren bultzatzaileak ere bai, jasotako erantzunarekin.