Usategietako postuen enkantea larunbat honetan eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 3a

Iarmendi alderdiko 21 ehiza postu aterako dituzte

Iarmendi alderdiko 21 ehiza postuen enkantea eginen dute larunbat eguerdian. Garestienen hasierako prezioa 3.205 eurokoa da eta merkeena 900 eurokoa. Egun horretan hartu gabe gelditutako postuei eta ukituak izan direnei sesta emateko aukera izanen da.

Etxalarko Iarmendi alderdiko 21 ehiza postuen enkantea larunbat honetan, irailak 6, eginen dute. Enkantea, beti bezala, ahozko posturaren bidez eginen dute udaletxeko bilkura aretoan, eta 12:00etan egin dute hitzordua. Egun horretan hartu gabe gelditutako postuei eta ukituak izan direnei sesta emateko aukera izanen da.

Subastan ematen den tanto bakoitza 10 eurokoa izanen da eta behin-behineko esleipena egin ondotik, hartzaileak hasierako prezioaren %30a ordaindu beharko du, fidantza gisa.

Lizitazioaren hasierako prezioak:

1. postua 900,00

2. postua 900,00

3. postua 2.165,00

4. postua 1.685,00

5. postua 2.165,00

6. postua 1.685,00

7. postua 2.165,00

8. postua 3.205,00

9. postua 2.185,00

10. postua 2.185,00

11. postua 3.205,00

12. postua 1.425,00

13. postua 1.425,00

14. postua 900,00

15. postua 900,00

16. postua 900,00

17. postua 900,00

18. postua 900,00

19. postua 900,00

20. postua 1.425,00

21. postua 1.425,00

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun