Uda honetan ere eskola laguntza eskaini diete hainbat neska-mutikori Elkarrizan eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuek

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 2a

Eskolako laguntza jaso duten neska-mutikoak Ainhoa Azkarraga boluntarioarekin.

Ainhoa Azkarraga boluntarioak abuztuan eskolak eman ditu Lesakan

Aurten ere, Ainhoa Azkarraga boluntarioari esker, klaseak jaso dituzte Lesakan. Zerbitzua abuztu osoan eskaini dute.

Aurten ere, Elkarrizan eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskola laguntza eskaini diete hainbat neska-mutikori. Zerbitzua abuztu osoan eman dute eta Ainhoa Azkarraga boluntarioak eman ditu eskolak Lesakan. Gosari batekin eman zuten ikastaroa bukatutzat.

Antolatzaileek Lesakako Acorn Languages hizkuntza akademiari ere eskerrak eman nahi izan dizkiete, instalazioak erabiltzen uzteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun