Arantzako Eguzkialdea eta Igantziko Piedade auzoetan ere bestak ospatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2014ko irailaren 5a

Arantzako Eguzkialdea auzoko bestetan, aurten ere aizkora saioa izanen da eta tartean izanen da Donato Larretxea, Olasagastirekin batera.

Arantzan Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti aizkoran ariko dira

Arantzan, eguerdian botako duten txupinazoaren ondotik, herri kirolak izanen dira. Alde batetik, auzoko gazteak ariko dira eta bertzetik, Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti aizkoran. Giroa alaitzeaz auzoko trikitilariak arduratuko dira. Herri bazkaria eginen dute eta arratsaldean dantzaldia izanen da Beñat Mitxelenarekin eta pintxoak ere izanen dira. Igantzin, berriz, bazkaria antolatu dute Piedadeko auzotarrek.

Herri batzuetako bestez gain, auzoko batzuetan ere bestak ospatuko dituzte asteburu honetan. Arantzako Eguzkialdea eta Igantziko Piedade auzoetan, erraterako, larunbata besta eguna dute.

Arantzako Eguzkialdeko bestak

Aurten ere egitarau ederra pres­tatu dute Arantzako Eguzkial­deko auzotarrek, bestak ospatzeko. Larunbat honetan, irailak 6, egin duten hitzordua. 13:00etan txupinazoa botako dute eta ondotik herri kirolen txanda izanen da. Donato Larretxea eta Joxe Mari Olasagasti aizkoran ariko dira, baina horiez gain, auzoko gazteak­ herri kiroletan ariko dira. Auzoko trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. 14:30ean, berriz, herri bazkaria eginen dute, eta arratsaldean Beñat Mitxelena herritarrarekin dantzaldia izanen da. 20:00etan, berriz, pintxoak izanen dira jateko.

Igantziko Piedade auzoko bestak

Igantziko Piedadeko auzota­rrek Iñarburuko gainean bazkaria eginez ospatuko dute urteroko besta. 14:30 aldera eginen dute bazkaria eta eguraldi txarra baldin bada, Biltoki elkartean eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun