Autobusa antolatu dute Beratik Zugarramurdira, Sorgin Haizea ikuskizuna ikustera joateko

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 9a

Zugarramurdiko antzerkilariekin batera, Berako Abesbatzak ere parte hartuko du ikuskizunean. Juan Mari Ondikol

Irailaren 20an eskainiko dute emanaldia, Julio Caro Barojaren mendeurrenaren baitan

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den Sorgin Haizea - Akelarrea ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik.

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien harira, heldu den irailaren 20an, Zugarramurdin, eginen den Sorgin Haizea - Akelarrea ikuskizunaren aitzakitan, autobusa antolatu da Beratik.

Irteera arratsaldeko 5etan izanen da, Jamoteneatik. Zugarramurdin bisita gidatua eginen da, eta ondotik, lezean, Sorgin Haizea - Akelarrea ikuskizuna ikusi ahal izanen da. Zugarramurdiko antzerkilariek eta Berako Abesbatzak parte hartuko dute ikuskizunean. Ondotik, afaria izanen da, eta itzulerako autobusa 00:00etan izanen da.

Autobusean joateko, irailaren 17a baino lehen eman behar da izena Agara prentsan. Autobusa, bisita gidatua, ikuskizunerako sarrera eta afariaren prezioa 30 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun