Irati Otxoteko lesakarrak zilarrezko domina eskuratu du Espainiako pistako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 29a

Taldekako jazarpen proban Nafarroako selekzioarekin aritu da

Taldekako jazarpen proban Nafarroako selekzioarekin aritu da lesakarra eta urrezko domina lortzeko puntuan izan dira, irabazlearengandik hiru segundora baino ez baitira gelditu.

Abuztuaren 19tik 24ra jokatu ziren kadete, junior eta eliteen mailako Espainiako pistako txapelketak Galapagarren (Madril), eta Nafarroako selekzioarekin jokatu zuen Irati Otxoteko lesakarrak. Ber­tze hiru neskekin osatu zuen taldea: Joana Eslava, Ainara Elbusto eta Gloria Rodriguezekin, hain zuzen. Maila bikaina emanez taldekako jazarpen proban zilarrezko domina eskuratu zuten. Urrezko domina lortzeko puntuan ere izan ziren, laukote irabazlearengandik hiru segundora baino ez baitziren gelditu.

Nafarroako selekzioak 20 domina lortu zituen aipatu txapelketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun