Ortzegun arratsaldean jokatuko den futbito txapelketarekin hasiko dituzte Agerran bestak

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 28a

Txistulariak igande eguerdian ibiliko dira erraldoi eta buruhaundiekin.

Igandera bitarte ekitaldi aunitz prestatu dituzte

Ortziral ilunabarrean botako dute altxaferoa eta ondotik danborrada eginen dute haur eta helduek. Larunbatean, saskibaloi txapelketa, plater tiroketa, esku pilota partidak, erraldoi eta buruhaundiak trikitilariekin, frontenis txapelketako finala, haurrentzako jokoak, kros herrikoia, dantza saioa, afaria eta musika izanen dira eta igandean, bertzeak bertze, herri bazkaria eginen dute.

Urteko hitzorduari hutsik egin gabe, ekitaldiz betetako bestak prestatu dituzte Berako Agerra auzokoek, Udalaren laguntzarekin. Ortzegun arratsaldean futbito txapelketa jokatuko dute eta ortziral, larunbat eta igandean, kirola egiteaz gain, bestarako tartea ere izanen da antolatu dituzten ekitaldiekin.

 

Abuztuak 28, ortzeguna

17:00etan futbito txapelketa.

 

Abuztuak 29, ortzirala

17:00etan tortilla lehiaketa.

18:30ean Agerra kantari.

20:00etan altxaferoa eta haur eta helduen danborrada.

21:30tan auzoko afaria.

Ondotik dantzaldia.

 

Abuztuak 30, larunbata

09:30ean saskibaloia. Berako X. 3 x 3 Txapelketa.

10:00etan plater tiroketa, Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta. 

12:00etan gaztetxoen esku pilota partidak.

12:30ean erraldoi eta buruhaundiak Irats taldeko trikitilariekin.

Ondotik frontenis txapelketaren finala.

15:00etan haurrentzako jokoak.

18:00etan kros herrikoia Manttale lasterketa taldearen laguntzarekin. XXXIII. Luis Mª Apeztegiaren Oroigarria.

20:30ean Gure Txokoa dantza taldearen saioa.

Ondotik afari autogestionatua karpan. Bokatak salgai izanen dira.

Goizaldera arte musika eta besta. 

 

Abuztuak 31, igandea

12:00etan meza.

Ondotik erraldoi eta buruhaundiak txistulariekin.

14:30ean herri bazkaria.

18:00etan Tor magoaren saioa.

Ondotik txokolatada.

Ilunabarrean Jalisko Band taldearekin dantzaldia.

Eta atsedenaldia bingoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun